22-15
Olaizola II.ak eta Zabalak garaipenarekin agurtu dute txapelketa
Erredakzioa
22-15eko emaitzarekin irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Beroizen aurka, baina bi bikoteak finalerako txartelik gabe geratu dira.
Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak 22-15 irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Beroizen aurka Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken partidan. Bi bikoteek ez zuten finalera sailkatzeko aukerarik, eta txapelketa agurtu dute.
Bengoetxeak eta Beroizek ondo ekin zioten partidari (0-2), baina azkar erantzun zuten Olaizola II.ak eta Zabalak (2-2). Ondoren, partida parekatu egin zen (5-4), baina partida aurrera joan ahala Aimar eta Ibai nagusitzen hasi ziren, eta alde handia lortu zuten (20-8). Azken txanpan Bengoetxea VI.ak eta Beroizek emaitza txukundu zuten, baina garaipenak ez zien alde egin Aimar Olaizolari eta Ibai Zabalari (22-15).