Bilbon
Bizkaia pilotalekuan jokatuko da Binakakoaren finala
Erredakzioa
Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek txapela izango dute helburu, apirilaren 28an.
Ez da sorpresarik izan, eta aurtengo Binakako Txapelketako finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da. Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek txapela izango dute helburu, apirilaren 28an.
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 22-14 irabazi zuten Juan Martinez de Irujoren eta Jose Javier Zabaletaren aurka Labriten jokatutako partida, eta Binakako Txapelketa jokatzeko txartela lortu zuten. Galdu arren, Irujo eta Zabaleta bikoteak ere lortu zuten finala jokatzeko txartela. Beraz, bi bikote hauek lehiatuko dira finalean.
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute final handia.