Itxi

Finalisten palmaresak

Irujok badaki zer den Binakakoa irabaztea

Erredakzioa

Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek indarrak neurtuko dituzte igande honetan, Binakako Txapelketan.

Zabaleta eta Juan Martinez de Irujo. Argazkia: EiTB

Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek indarrak neurtuko dituzte, igande honetan Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Binakako Txapelketako finalean. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute final handia.

Juan Martinez de Irujoren palmaresa:

Binakako txapelduna: 2005, 2006 eta 2009

Binakako txapeldunordea: 2004

Buruz buruko txapelduna: 2004, 2006, 2009 eta 2010

Buruz buruko txapeldunordea: 2005

Lau eta erdiko txapelduna: 2006 eta 2010

Lau eta erdiko txapeldunordea: 2008, 2009 eta 2011

Jose Javier Zabaletaren palmaresa:

2010: Munduko Txapelduna, Senior mailan

2010: Espainiako Klub arteko Txapelduna Binakakoan

2009: Lezo Torneoko Txapelduna

Pablo Berasaluzeren palmaresa:

Txapeldunordea Binakako Txapelketan, 1999. urtean (Belokirekin batera)

Diario Vasco Torneoko txapelduna 1997. urtean

Binaka kluben arteko euskal ligako txapelduna 1994. urtean

Jon Ander Albisuren palmaresa:

2011: Bigarren mailako buruz buruko txapelduna

2008: Gazte mailako txapeldun, Antiguoko pilota torneoan, binakakoan.

2009: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.

2010: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna izan zen.

Albisteak (2)