Akilesen tendoian
Erresonantziak haustura duela berretsi du
Erredakzioa
Ostegunean ebakuntza egingo diote Pablo Berasaluzeri, eta, beraz, 6-9 hilabete beharko ditu osatu eta pilotalekuetara itzultzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erresonantzia magnetikoak berretsi egin du Pablo Berasaluzek akilesen tendoia haustuta duela. 12:00etan egin diote azterketa, Gasteizen. Haustura berretsita, Mikel Sanchez traumatologoak egingo dio ebakuntza ostegunean. Beraz, 6-9 hilabete beharko ditu osatu eta pilotalekuetara itzultzeko.
Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak irabazi zuten 2013ko Binakakoaren finala, Pablo Berasaluzek min hartu eta partidatik erretiratu ostean. Ordura arte, 10 tanto jokatuta, Aspeko bikotea zen nagusi markagailuan, 4-6.