Aurkezpena
Bikoteak aurkeztu dituzte Aspek eta Asegarcek
Erredakzioa
Titin-Merino II, Irujo-Barriola, Ezkurdia-Zabaleta, Xala-Zubieta, Olaizola II-Aretxabaleta, Bengoetxea VI-Ladis Galarza, Urrutikoetxea-Beroiz eta Berasaluze II-Albisu dira txapelketako bikoteak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eskuz Binakako Txapelketaren ordua da. Asteburuan hasiko da denboraldiko lehiaketarik luzeena eta gogorrena, eta gaur aurkeztu dute.
Aspek lau bikote hauek aukeratu ditu: Titin-Merino II, Irujo-Barriola, Ezkurdia-Zabaleta eta Xala-Zubieta. Asegarcek, berriz, beste hauek: Olaizola II-Aretxabaleta, Bengoetxea VI-Ladis Galarza, Urrutikoetxea-Beroiz eta Berasaluze II-Albisu.
Lehiaketa iaz jokatu zen modu berean egingo dute; hots, ligaxka final-laurdenetan (bi buelta), ligaxka finalerdietan eta final handia, apirilaren 27an.
LEHEN JARDUNALDIKO PARTIDAK
Larunbatean: Olaizola II-Aretxabaleta vs Berasaluze II-Albisu eta Xala-Zubieta vs Urrutikoetxea-Beroiz.
Igandean: Titin III-Merino II vs Ezkurdia-Zabaleta
Abenduak 25: Bengoetxea VI-Ladis Galarza vs Mtz. de Irujo-Barriola.
BIKOTEAK
Aspe
Titín-Merino II
Irujo-Barriola
Ezkurdia-Zabaleta
Xala-Zubieta
Asegarce
Olaizola II-Aretxabaleta
Bengoetxea VI-Ladis Galarza
Urrutikoetxea-Beroiz
Berasaluze II-Albisu
BINAKAKO TXAPELKETA, PALMARESA
2010 XALA-ZUBIETA 22 GONZALEZ-LASKURAIN 14 (OGUETA)
2011 OLAIZOLA II-BEGINO 22 XALA-BEROIZ 14 (BIZKAIA)
2012 TITIN III-MERINO II 22 XALA-LASKURAIN 15 (BIZKAIA)
2013 MTZ. DE IRUJO-ZABALETA 6 BERASALUZE II-ALBISU 4 (BIZKAIA)
Iturria: asegarce.com