Itxi

Beotibar, Labrit eta Astelena

Tolosan, Iruñean eta Eibarren jokatuko da bigarren jardunaldia

Erredakzioa

Lehen partida ostiralean jokatuko dute Tolosan Xala-Zubieta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en).

Berasaluze II - Albisu bikoteak ostiralean jokatuko du, Tolosan. EiTB.

Tolosako Beotibar pilotalekuan, Iruñeako Labriten eta Eibarko Astelenan jokatuko dira Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partidak.

Lehenengoa ostiralean jokatuko dute Xala-Zubieta eta Berasaluze II – Albisu bikoteek Tolosan (zuzenean, eitb.com-en eta ETB1en). Larunbatean, aldiz, lehiak Iruñeara joko du; bertan, lehen jardunaldian garailea atera ziren bi bikotek neurtuko dituzte indarrak: Olaizola II.a – Aretxabaletak eta Bengoetxea VI.a – Ladis Galarzak, hain zuzen.

Igandean, Eibarko Astelenearen txanda izango da. Ezkurdia – Zabaletak eta Irujo – Barriolak jokatuko dute, Iberokoak eskuineko eskuan dituen arazoak gainditzen baditu (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en).

Jardunaldiko azken partida ere Eibarren jokatuko da, Urteberri egunean: Titin III.a – Merino II.a eta Urrutikoetxea – Beroiz izango dira aurrez aurre (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en).

Bikoteak                                                      J  I  G TA TK DF
.1. Titín III-Merino II                        1 1 0 22 19 +3
.2. Bengoetxea VI-Ladis Galarza        1 1 0 22 19 +3
.3. Xala-Zubieta                               1 1 0 22 20 +2
.4. Olaizola II-Aretxabalete               1 1 0 22 21 +1
.5. Berasaluze II-Albisu                     1 0 1 21 22 -1
.6. Urrutikoetxea-Beroiz                    1 0 1 20 22 -2
.7. Irujo-Barriola                               1 0 1 19 22 -3
.8. Ezkurdia-Zabaleta                        1 0 1 19 22 -3

Albisteak (3)