Kargatzen...
Itxi

21-22

Partida ederra irabazi du Xala-Zubieta bikoteak

Erredakzioa

Pablo Berasaluze eta Albisu 7-0eko markagailuarekin aurreratu dira, eta hamar puntuko errenta izatera iritsi dira (15-5), baina urdinek ez dute amore eman eta neurketari buelta eman diote

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xalak eta Zubietak osatutako bikoteak bigarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan, Tolosako Beotibar pilotalekuan, Berasaluze-Albisu mendean hartuta (21-22). Partida zirraragarria izan da, eta gorriek garaipen eskura izan badute ere, puntua urdinentzat izan da azkenean.

Pablo Berasaluze eta Albisu 7-0eko markagailuarekin aurreratu dira, eta hamar puntuko errenta izatera iritsi dira (15-5), baina urdinek ez dute amore eman eta neurketari buelta eman diote. Xala izan da gakoa neurketako azken tantoetan.

Bigarren puntua Xala-Zubieta bikotearentzat, eta Berasaluzek eta Albisuk, ordea, ez dute punturik eskuratu.

Bigarren jardunaldiko partidak

Albisteak (2)

Bideoak (1)