Labriten
Garaipen erosoa Olaizola II.a-Aretxabaleta bikotearentzat (22-9)
Erredakzioa
Gorriek garaipen erosoa lortu dute, eta partidaren hasieratik izan dira jaun eta jabe. Galarzak ez du egun ona izan, eta Olaizola II.ak ez du ezer barkatu.
Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan, Iruñako Labrit pilotalekuan Oinatz Bengoetxea-Ladis Galarza bikotea gaindituta (22-9).
Gorriek garaipen erosoa lortu dute, eta partidaren hasieratik izan dira jaun eta jabe. Galarzak ez du egun ona izan, eta Olaizola II.ak ez du ezer barkatu.
Bigarren jardunaldia jokatu denean, Olaizola II.a-Aretxabaleta bikoteak bi puntu ditu, eta Bengoetxea VI eta Galarza bakarrarekin geratu dira.
Igandean, Ezkurdia–Zabaleta eta Irujo–Barriola bikoteek jokatuko dute, Eibarko Astelenan (zuzenean eitb.com-en, 17:00etatik aurrera).