Eibarren
Irujok eta Barriolak puntu garrantzitsua lortu dute (22-13)
Erredakzioa
Iberoko aurrelariak etra Leitzako atzelariak aise gainditu dituzte Joseba Ezkurdia eta Jose Jabier Zabaleta, Eibarreko Astelenan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak 2014ko Binakako Txapelketako euren aurreneko puntua eskuratu dute Joseba Ezkurdiaren eta Jose Javier Zabaletaren kontra (22-13).
Martinez de Irujo eta Barriola nagusi izan dirta aurreneko tantoetan (4-1), baina urdinek markagailua irauli egin dute (4-5). Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute ia akatsik egin, eta markagailuko aldea aise handitu dute (5-9).
Hala ere, beteranoek erasokor jokatu dute partidan bizirik jarraitzeko (8-9), eta Irujok eta Barriolak neurketa berdindu egin dute (10-10). Gorriak 12-10 markagailuan goitik jarri dira, eta jaun eta jabe izan dira Eibarko pilotalekuan (16-10).
Joseba Ezkurdiak eta Jose Jabier Zabaletak gehiago arriskatu dute erasoan, baina gorriek sendo jarraitu dute (18-11). Azkenean, Martinez de Irujok eta Barriolak puntu oso garrantzitsua eskuratu dute 22.13 irabazita.