Hirugarren jardunaldia
Xalak eta Ceciliok hirugarren garaipena jarraian nahi dute Binakakoan
Aspeko bikoteak Bengoetxea VI.a eta Ladis Galarzaren aurka neurtuko ditu indarrak, 22:00etan, ETB1en eta eitb.com-en.
Xalak eta Ceciliok Binakako Txapelketaren hasiera onari eutsi nahi diote Bengoetxea VI.a eta Ladis galarza mendean hartuta. Hirugarren garaipena nahi dute, hirugarren jardunaldiaren estreinako partidan.
Donostiako Atano III.eko jaialdia 22:00etan hasiko da, eta ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean emango dute.
Lehen bi partidetan Zubieta izan da Xalarekin jokatu duen pilotaria, baina atzelariak lesioa du eta gaur Ceciliok jokatuko du bere ordez.