Kargatzen...
Itxi

Bilbon

Garaipen biribila lortu du Olaizola II.a-Aretxabaleta bikoteak (22-6)

Erredakzioa

Neurketaren hasiera parekatua izan bada ere, (7-6) gorriek garaipen erosoa eskuratu dute azkenean. Hirutik hiru bikotearentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak osatutako bikoteak hirugarren puntua lortu du Binakako Txapelketan. Pilotariek Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Beroiz gainditu dituzte Bilboko Bizkaia pilotalekuan, txapelketako hirugarren jardunaldian.

Neurketaren hasiera parekatua izan bada ere, (7-6) gorriek garaipen erosoa eskuratu dute azkenean. Urrutikoetxeak eta Beroizek ezin izan dute norgehiagokari buelta emateko ezer egin.

Hirutik hiru Olaizola II.a -Aretxabaleta bikotearentzat. Final-laurdenetako ligaxkaren partida guztiak irabazi dituzte. Beroizek eta Urrutikoetxeak, ordea, bakarra.

Igandean, Tolosan, Titin III.a-Merino-II.a eta Martinez de Irujo-Barriola pilotarien txanda izango da. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute neurketa.

Albisteak (2)

Bideoak (1)