3. jardunaldia
Irujok eta Barriolak bigarren puntua lortu dute, Tolosan (10-22)
Erredakzioa
Nafarroako bikoteak aise irabazi dute Titin III.aren eta Merino II.aren aurka, Tolosako Beotibarren. Irujok erakustaldia eman du.
Martinez de Irujok eta Abel Barriolak garaipen garrantzitsua lortu dute Titin III-Merino II Errioxako bikotearen aurka (10-22), Tolosako Beotibar pilotalekuan. Nafarroako bikoteak 2014ko Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu du.
Nafarrek norgehiagokaren kontrola aise hartu dute 1-0 galtzen hasi arren, eta Martinez de Irujok tanto garrantzitsuak lortu ditu (1-4). Titin eta Merino garaiz esnatu dira, eta errioxarrek neurketa berdindu dute (4-4).
Hala ere, Irujok eta Abel Barriolak agintzen jarraitu dute Beotibarren, eta urdinek 5-8koa jarri dute markagailuan. Iberoko aurrelariak tanto oso onak jokatu ditu, eta errioxarrak ezinean aritu dira (6-13).
Nafarroako bikoteak Tolosako pilotalekuan agintzen jarraitu du (6-15), eta Titin III.a eta Merino II.a ez dira gustura egon kantxan (6-17). Azkenean, Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Binakako Txapelketako bigarren puntua lortu dute, 10-22 irabazi ondoren.