2014
Olaizola II.ak bikotekidea aldatuko du
Erredakzioa
Ibai Zabala izango da bere bikotea igandeko partidarako Aretxabaleta minduta baitago.
Andoni Aretxabaletak mina du eskuin eskumuturrean ez ezin du Binakako Txapelketako partida jokatu igandean. Beraz, Olaizolaren bikotea Ibai Zabala izango da Irujo-Barriola bikoteari aurre egiteko.
Asteburuko partidak
6. jardunaldiko aurreneko neurketa ostiralean jokatuko da Hendaian; bertan, Xala-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaleta izango dira aurrez aurre.
Larunbatean, Adarragan, Titin III-David Merino bikoteak Berasaluze VIII-Albisu bikotearen kontra neurtuko ditu indarrak.
Igandean, jardunaldiko partida handia jokatuko da: Olaizola II-Zabala, Irujo-Barriolaren kontra.
Azken partida astelehenean izango da, Tolosako Beotibarren: Bengoetxea VI-Ladis Galarza eta Urrutikoetxea-Beroiz arituko dira nor baino nor gehiago.