6-22, Xala-Zubietaren aurka
Ezkurdiak eta Zabaletak lehen garaipena eskuratu dute
Erredakzioa
6-22 irabazi diote Xalari eta Zubietari Hendaian jokatu duten partida eta lehen norgehiagoka irabazi dute Binankako Txapelketan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ezkurdiak eta Zabaletak Binakako Txapelketako lehen garaipena eskuratu dute Xalari eta Zubietari 6-22 irabazita. Bi pilotari gazteek osatutako bikotea nagusi izan da Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan jokatu den partidan.
Hasieratik amaiaerara arte jaun eta jabe izan dira Ezkurdia eta Zabaleta. Aspeko bikote gazteak partida bideratuta utzi du hasierako 1-11ko partzialarekin. Xala eta Zubieta ezinean ibili dira, eta jipoia jaso dute Ezkurdiaren eta Zabaletaren eskutik (6-22).