19-22
Berasaluze eta Albisu, garaile Titin III-Merino II bikotearen aurka
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak 19-22 irabazi dio Titin III.ari eta Merino II.ari Logroñoko Adarraga pilotalekuan.
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 19-22 irabazi dute Titin III.aren eta Merino II.aren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako partida eta Asegarceko bikoteak sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du.
Partida estua bizi izan da Logroñoko Adarraga pilotalekuan: Lehen txanpa parekatua izan da (3-3, 6-6 eta 7-7), baina zazpinako berdinketaren ostean, 0-6ko partziala lortu dute Berasaluze II.ak eta Albisuk (7-13). Titin III.ak eta Merino II.ak, ordea, azkar erantzun dute, eta partida parekatzea lortu ere (13-13).
Bikote errioxarrak 10 tanto jarraian egitea lortu ondoren (17-13), abantailarekin iritsi da azken zatira. Berasaluze II.a eta Albisu bikoteak une txarra pasa du, baina ez dute etsi eta partida berriro berdintzea lortu dute (17-17). Hamazpina berdinduta iritsi da lehia azken txanpara eta partidako zati erabakigarrienean Asegarceko bikotea izan da nagusi. Berasaluze II.ak eta Albisuk oso ondo jokatu dute azken tantoetan eta garaipenak ez die ihes egin (19-22).