Lehen itzuliko azkena
Irunen, Idiazabalen, Iruñean eta Logroñon jokatuko da 7. jardunaldia
Erredakzioa
Esku pilotako Enpresen Ligak jakitera eman ditu asteburuko frontoiak eta partidak.
Hurrengo asteburuan Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatuko da.
Irun, Idiazabal, Iruña eta Logroño izango dira protagonista lehen itzuliko azken neurketetan.
Ostiralean
Irun: Irujo-Barriola / Urrutikoetxea-Beroiz
Larunbatean
Idiazabal: Berasaluze II-Albisu / Bengoetxea VI-Ladis Galarza
Iruñea: Olaizola II-Aretxabaleta (Ibai Zabala) / Ezkurdia-Zabaleta.
Igandean
Logroño: Titin III-Merino II / Xala-Zubieta.