Tolosan
Urrutikoetxeak eta Beroizek hirugarren puntua lortu dute (13-22)
Erredakzioa
Aurrelari bizkaitarrak eta atzelari nafarrak aise irabazi dute Oinatz Bengoetxearen eta Ladis Galarzaren aurka, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mikel Urrutikoetxeak eta Mikel Beroizek 2014ko Binakako Txapelketako euren hirugarren puntua eskuratu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan, Oinatz Bengoetxearen eta Ladis Galarzaren aurka (13-22).
Bizkaiko aurrelariak eta Nafarroako atzelariak sendo jokatu dute, eta gorriak baino gehiago izan dira (4-12). Bengoetxeak eta Galarzak ezin izan dute emaitza irauli, eta Leitzakoak tanto garrantzitsuak egin arren, garaipena Urrutikoetxeak eta Beroizek lortu dute.