Itxi

Asegarceren erabakia

Ibai Zabalak Ladis Galarza ordezkatuko du Binakako Txapelketan

Erredakzioa

Bizkaiko atzelariak Oinatz Bengoetxearekin jokatuko du, zazpigarren jardunalditik aurrera, Asegarcek Ladis Galarza ordezkatzea erabaki baitu.

Bengoetxea VI.a eta Ibai Zabala. Argazkia: EiTB

Ibai Zabala atzelari bizkaitarrak Ladis Galarzaren ordez jokatuko du zazpigarren jardunalditik aurrera, eta Oinatz Bengoetxearekin bikotea eratuko du. Asegarcek atzelari nafarra ordezkatzea erabaki du espero zuen "kirol maila ez duelako eman".

Binakako Txapelketako arautegian, pilotari bat ordezkatzeko aukera agertzen da, "pilotari horrek jokatutako partidetan espero den kirol maila ez badu ematen. Horrela, pilotari hori enpresa bereko beste pilotari batek ordezkatu lezake".

Gainera, zazpigarren jardunaldian Aritz Begino nafarrak Andoni Aretxabaleta lesionatuaren ordez jokatuko du, Aimar Olaizolarekin batera.

Albisteak (3)