Itxi

Labriten

Ezkurdiak eta Zabaletak ezustekoa eman dute liderren aurka (20-22)

Erredakzioa

Nafarroako bikote gazteak garaipen garrantzitsua lortu du Aimar Olaizolaren eta Aritz Beginoren aurka, Iruñeko Labrit pilotalekuan (20-22).

Ezkurdia-Zabaleta. Argazkia: EiTB

Joseba Ezkurdiak eta Jose Jabier Zabaletak ezustekoa eman dute Aimar Olaizolaren eta Aritz Beginoren aurka (20-22). Aspeko bikoteak Binakako Txapelketako bigarren puntua lortu du, eta Olaizola II.ak eta Beginok, Aretxabaleta lesionatuaren ordezkoak, aurreneko partida galdu dute.

Aimar Olaizolak eta Aritz Beginok neurketa hasieratik agindu nahi izan dute, baina Ezkurdiak eta Zabaletak sendo jokatu dute, eta partida orekatuta egon da Iruñean (7-7). Olaizolak eta Ezkurdiak ezin izan dute aurrealdean agindu, eta norgehiagokak orekatuta jarraitu du (12-12).

Hala ere, Asegarcekoek erritmoa bizitu egin dute, eta Joseba Ezkurdia eta Jose Jabier Zabaleta ezinean aritu dira (16-12). Urdinek arriskatu egin dute erasoan, eta lau tanto lortu dituzte jarraian markagailuan 16-16koa jartzeko.

Ezkurdiak eta Zabaletak markagailua irauli dute (16-17), baina gorriek partida sartuta jarraitu dute (17-18). Aimar Olaizolak 18-18koa jarri du, tanto ikusgarri batekin, eta Asegarcekoak markagailuan goitik jarri dira (19-18). Aspeko bikote gazteak 20-20koa lortu du, eta azkenean garaipena eskuratu du (20-22).

Albisteak (3)