Itxi

8. jardunaldia

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak Ogetan defendatuko dute lidergoa

Erredakzioa

Binakako Txapelketaren hurrengo jardunaldiko partidak Arrigorriagan, Gasteizen, Tafallan eta Bilbon jokatuko dira.

Ogetak larunbateko partida hartuko du

Asegarce eta Aspe enpresek jakitera eman dute Binakako Txapelketako 8. jardunaldiko partidak non jokatuko diren.

Aurreneko neurketa, ostiralean, Arrigorrian jokatuko da. Urrutikoetxea-Beroiz eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre bertan.

Larunbatean, Ogetan, Olaizola II.ak eta Aretxabaletak lidergoa defendatuko dute Xala-Zubieta bikotearen kontra. Igandeko jardunaldian bi partida jokatuko dira: Tafallan, Titin III.a-Merino II.a bikotea Bengoetxea VI.a-Ibai Zabalaren kontra, eta Bilbon, Irujo-Barriola Berasaluze II.a-Albisuren aurka.

Albisteak (3)

Bideoak (1)