Itxi

Astelena pilotalekuan

Olaizola-Aretxabaletak erraz irabazi diete Berasaluze eta Albisuri

Erredakzioa

Goizuetako aurrelaria oso nagusi izan da partidaren bigarren zatian, eta, Aretxabaletarekin batera, Binakako Txapelketa lidergoa berreskuratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak erraz irabazi dute Berasaluze II.aren eta Albisuren aurkako partida (22-11), Eibarko Astelena pilotalekuan. Bi bikoteak eskutik heldu dira 7-7ra. Bikote gorrian, aurrelariak eta atzelariak neurketa ona egin dute, bereziki Olaizola II.a, partidaren bigarren zatian.

Aimar ikusgarri aritu da. Berak hautsi du norgehiagoka gorrien alde. Berdinketatik aurrera, Berasaluze II.ak eta Albisuk 3 puntu gehiago baino ez dituzte egin, eta gorriak garaipeneraino joan dira, ziztu bizian. Ataungo atzelariak, agian txapelketako partidarik kaskarrenean, pilota gehiegi galdu ditu, eta errazegi.

Olaizola II.aren nagusitasunaren aurrean, aurkariek ezin izan dute ezer egin. Gorrien garaipen argiak Binakako Txapelketako lehenengo postura eraman ditu berriro. Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak puntu bat gehiago irabazi dute eta liderrak dira berriro, Irujo eta Barriolarekin berdinduta. Berasaluze II.a eta Albisu, bere aldetik, 3 punturekin geratu dira, eta porrot estuetan lortutako aldeko koefizientea txikiagotu zaie.

Albisteak (2)

Bideoak (1)