9. puntua
Irujo-Tolosa bikotea, Labriten nagusi (22-15)
Erredakzioa
Olaizola II.a eta Aretxabaleta gainditu dituze liderren arteko partidan. Irujok neurketa handia egin du, baina Xabi Tolosaren kalitatea eta jokoa izan dira protagonista nagusiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Martinez de Irujok eta Xabi Tolosak Olaizola II-Aretxabaleta bikotea gainditu dute Iruñako Labrit pilotalekuan jokatutako liderren arteko partidan (22-15). Bikoteak bederatzigarren puntua batu du eta matematikoki sailkatu da Binakako Txapelketako finalerdietarako.
Irabazten hasi dira Irujo eta Tolosa (0-4), baina gorriak markagailuan hurbildu dira eta baita markagailuan aurreratu ere (10-9). Hala ere, urdinek ez dute amore eman, eta azkenean erraz nagusitu dira. Irujok neurketa handia egin du, baina Xabi Tolosaren kalitatea eta jokoa izan dira protagonista nagusiak.
Igandean zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek Titin III - Merino II / Berasaluze II – Albisu partida.