Itxi

11. jardunaldia

Xalak eta Zubietak aurreikuspenak bete dituzte (22-15)

Erredakzioa

Ezkurdiari eta Zabaletari gailendu zaizkie Tolosako Beotibarren. Xalak izan da partidako pilotaririk onena.

Xala, Zubietaren bikotea Binakakoan. Argazkia: EFE

Xalak eta Zubietak garaipena lortu dute Ezkurdiaren eta Zabaletaren aurka Tolosako Beotibarren jokatutako partidan. 22 eta 15 gailendu dira, 11. Binakako Txapelketako 11. jardunaldian.

Gorriek ondo hasi dute partida, 4 eta 0 aurreratu dira lehen minutuetan, baina urdinek gora egin dute eta neurketa 4na jarri dute.

Orekak 9ko berdinketara arte iraun du. Xala bikain aritu da aurreko aldean eta Ezkurdia baino gehiago izan da.

Gauzak horrela, 16-12 eta 19-15 jarri dira aurretik gorriak, eta garaipeak ez die ihes egin.

Azkenean, 22-15 Xalaren eta Zubietaren alde. Seigarren garaipena erdietsi dute eta tinko eusten diote sailkapeneko hirugarren postuari.

 

 

 

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)