12. jardunaldia
Olaizola II.aren eta Ezkurdiaren partida borobilak, Bilbon eta Iruñean
Erredakzioa
Goizuetarra Apraizekin batera aritu da eta 22 eta 16 gailendu zaizkie Urrutikoetxeari eta Beginori Bizkaia pilotalekuan. Ezkurdiak eta Zabaletak, berriz, Berasaluze II.a eta Albisu menderatu dituzte.
Partida borobilak jokatu dituzte Aimar Olaizolak eta Joseba Ezkurdiak, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian.
Olaizola II.ak Apraiz izan du lagun gaur Aretxabaletaren ordez, eta bederatzigarren garaipena lortu du Urrutikoetxea eta Beduino 22 eta 16 mendean hartuta. Goizuetarra izugarri aritu da Bizkaia pilotalekuan: 18 tanto egin ditu.
Gorriak jaun eta jabe izan dira: 9na egin ondoren, aldea zabaltzen hasi dira eta urdinek ez dute egoera iraultzeko aukerarik izan. Azkenean, puntua eta garaipena Olaizola II.arentzat eta Apraizentzat, lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.
Berasaluze II.ak eta Albisuk, porrot
Labriten, berriz, Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk zortzigarren partida galdu dute, Ezkurdiaren eta Zabaletaren aurka huts eginda (22-19).
Atzelariak izan dira neurketa protagonista nagusiak, baina Ezkurdia izan da onena: 11 tanto egin ditu, eta huts bakarra. Merezitako garaipena erdietsi dute urdinek.