Itxi

Lesioa

Ondo atera da Oinatz Bengoetxeari orkatilan egindako ebakuntza

Erredakzioa

Leitzarrak bi gau emango ditu ospitalean eta puntuak 10 egun barru kenduko dizkiote. Ondoren, errehabilitazioa hasiko du eta berragerpenaren data eboluzioaren arabera erabakiko dute.

Oinatz Bengoetxea. EiTB.

Oinatz Bengoetxea pilotariari ebakuntza egin diote asteartean Gasteizko klinika batean, eskuineko orkatilan duen haustura sendatzeko. Ebakuntza ondo atera da.

Mikel Sanchez traumatologoak artatu du Oinatz eta medikuak esan duenez, Leitzarrak orkatilako lotailua ere hautsita zuela ikusi eta konpondu dute. Guztira, ebakuntzak 90 minutu iraun ditu.

Asegarce enpresak ebakuntza arrakastatsua izan dela konfirmatu du ohar baten bidez.

Bengoetxeari bost torlojuko plaka bat jarri diote, haustura konpontzeko.

Pilotalekuetara itzultzeko datarik ez

Leitzarrak bi gau emango ditu ospitalean eta 10 egun barru puntuak kenduko dizkiote. Ondoren, errehabilitazioa hasiko du eta berragerpenaren data eboluzioaren arabera erabakiko dute.

Oinatz Bengoetxea igandean lesionatu zen eta ebakuntza behar izan du min hartutako orkatila konpontzeko. Pilotariak ezin izango du Binakako Txapelketan jarraitu.

Albisteak (3)