Liderren aurka kale (22-13)
Titin eta Merino, azken jardunaldiaren zain
Erredakzioa
Xalak eta Zubietak, bestalde, txartela ziurtatu dute Irujo eta Barriola bikotea mendean hartuta (22-10).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xalak eta Zubietak finalerdietarako txartela ziurtatu dute Binakako Txapelketan, Iruñako Labrit pilotalekuan Irujo-Barriola bikotea mendean hartuta (22-13).
Markinan jokatutako neurketan, bestalde, porrota jaso dute Titinek eta Merinok Olaizola II.aren eta Aretxabalearen aurka (22-10). Errioxarrek azken jardunaldian izango dute jokoan hurrengo kanporaketarako txartela. Titin eta Merino indartsu irten dira, baina berehala suspertu da Olaizola eta, Aretxabaletarekin batera, jaun eta jabe izan da.
Igandean Berasaluze II-Albisu / Urrutikoetxea-Beroiz norgehiaoka zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek. Hala ere, eta Markinako emaitzaren ondorioz, hurrengo asteburuko Titin-Merino/Urrutikoetxea-Beroiz neurketa izango da erabakigarri.