Finalaurreak
Aritz Lasak Martinez de Irujoren ordez jokatuko du Gasteizen
Erredakzioa
Martinez de Irujo ez da prest egongo larunbatean jokatzeko, Barriolarekin batera, Olaizola II-Aretxabaleta bikotearen aurka.
Juan Martinez de Irujok, azkenean, ezin izango du jokatu Binakako Txapelketako finalaurrekoetako lehenengo partida. Iberoko aurrelariak oraindik ere mina du ezker eskuan.
Aritz Lasa aukeratu du Aspek Irujoren ordezkaria izateko, Olaizola II-Aretxabaleta bikotearen kontrako partidan.
Jardunaldiko beste partidan, Xala-Zubieta eta Urrutikoetxea-Beroiz aurrez aurre arituko dira, Eibarko Astelenan.