Larunbatean Labriten
Martinez de Irujo jokatzeko prest dago
Erredakzioa
Labriten Urrutikoetxea-Beroiz bikotearen aurka aritzeko prest dago Iberoko aurrelaria.
Juan Martinez de Irujo larunbatean jokatzeko prest dago. Hori adierazi du Iruñeko Labrit pilotalekuan, Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldia jokatuko den frontoian, hain zuzen. Abel Barriola bikotekidearekin batera arituko da Iberoko aurrelaria.
Arazoak eman dizkion ezker eskua osatuta dauka Irujok, eta, Barriolarekin batera, finalaurreko lehenengo puntua eskuratzeko prest dago. Aritz Lasak ordezkatu zuen aurreko neurketan. Urrutikoetxea eta Beroiz igandeko aurkariek ere ez dute punturik eskuratu Binakako Txapelketako fase honetan.