Itxi

Finalerdietako ligaxka

Olaizola-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta, faboritoen arteko lehia

Erredakzioa

Bi bikoteak eroso gailendu ziren finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Olaizola II.a eta Aretxabaleta txapelketa irabazteko faboritoen artean daude. EiTB.

Olaizola-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta bikoteek Binakako Txapelketako neurketarik erakargarrienetakoa jokatuko dute igandean. Bi bikoteak sasoiko daude, eta Atano III.ean garaipena lortuz gero, urrats handia emango dute finalerako bidean.

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Aurreko jardunaldian, Olaizola eta Aretxabaleta bikotea Barriola eta Lasa bikoteari nagusitu zitzaion 22 eta 8, eta finalerdietako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu zuen.

Xalak eta Zubietak beste horrenbeste egin zuten Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Beroiz bikotea 22 eta 13 mendean hartuta.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)