Itxi

Sarrerak salgai

Binakako finalerako sarrerek 40 eta 120 euro artean balio dute

Mikel Dominguez

Binakako Txapelketako finala ikusteko sarrerak salgai daude zaleentzat. Olaizola II.a eta Aretxabaleta partidan egongo dira.

Olaizola II.a eta Aretxabaleta Bilboko finalean egongo dira / EFE.

Binakako Txapelketako finalerako sarrerak jarri dituzte salgai, eta 40 eta 120 euro artean balio dute. Neurketan, Olaizola II.a eta Aretxabaleta hurrengo asteleheneko partidako bikote irabazlearen kontra arituko dira, hau da, Martinez de Irujo-Barriola edo Xala-Zubieta.

Erreboteko hirugarren solairuko eserlekuek, kantxakoek, alboko bigarren solairukoek eta erreboteko bigarrenekoek iazko salneurri bera dute, baita Bilboko Bizkaia pilotalekuan ere.

Bestalde, alboko hirugarren solairuko eserlekuak 10 euro garestiagoak dira, hau da, 60 euro, kantxako errebotekoen prezio bera (20 euro merkeagoak).

Albisteak (3)