Itxi

Zubieta ez da Bilbon izan

Xalak, Irujok eta Barriolak pilotak aukeratu dituzte finalaurrekorako

Erredakzioa

Iberokoak ez du ezker eskua behartu. Beste bost egun aski izango dituela uste du astelehenerako prest izateko. Xala, Irujo eta Barriola gustura gelditu dira aukeran jarri dizkieten pilotekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Martinez de Irujo eskua zaintzen ari da EPEL-ek astebeteko atzerapena eman zionetik. Asteartean entrenamendu saioan ezkerra ez zuen asko behartu eta gaur ere eskubiz aritu da gehienbat. Oraindik lau egun falta dira neurketa erabakigarria jokatzeko eta Iberokoa baikor da.

Ondo egongo dela uste du, finalerako txartela eskuratzeko aurre egingo dietela Xalari eta Zubietari. Etxarri Aranatzeko atzelaria ez da gaur pilota aukeraketara joan.

Herenegun gau txarra igaro omen zuen, sukar pixkabat ei zeukan atzo, eta gaur nahiago izan du etxean gelditu. Xala bakarrik aritu da pilotak hautatzen. Bai bera, bai Irujo eta bai Barriola, denak pozik gelditu dira aukeran jarri dieten materialarekin.

Bideoak (1)