Bizkaia pilotalekuan
Aurreneko puntua erdietsi dute Irujok eta Barriolak (22-14)
Erredakzioa
Bizkaian jokatutako neurketan Berasaluze-Zubieta bikotea hartu dute mendean.
Irujok eta Barriolak aurreneko puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan, Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan Berasaluze-Zubieta bikoteari irabazita (22-14).
Ederra eta intentsitate handikoa izan da Bilboko neurketa, baina irabazleak hasieratik nagusitu dira, eta Berasaluzeren susperraldia ez da markagailuari buelta emateko nahikoa izan.
Igandean Eibarren Xala-Merino / Bengoetxea-Aretxabaleta norgehiagoka jokatuko da (ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute).