4. jardunaldia
Bengoetxea eta Aretxabaleta, jaun eta jabe Bergaran
Erredakzioa
Hirugarren puntua eskuratu dute, neurketa erraz batean Aritz Lasa eta Rezusta gaindituta (22-8).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteak hirugarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan, neurketa erraz batean Lasa-Rezusta mendean hartuta (22-8). Aritz Lasak Retegi Biren lekua hartu du, Julen sukarrak jota baitzegoen.
Gorriak hasieratik izan dira jaun eta jabe, eta uneoro izan dira aurretik markagailuan. Oinatzek argi utzi du sasoi onean dela, eta Aretxabaletak neurketa serioa jokatu du. Hurrengo jardunaldian, Olaizola II- Beroiz bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Larunbat honetan 4. jardunaldiko beste bi partida jokatuko dira: Berasaluze II-Zubieta / Ezkurdia-Zabaleta eta Irujo-Barriola / Altuna-Merino. Igandean zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Olaizola-Zabala / Artola-Albisu norgehiagoka.