4. jardunaldia
Altunak eta Merinok ezustekoa eman dute Labriten (22-19)
Erredakzioa
Ezkurdia-Zabaleta bikoteak laugarren puntua erdietsi du, Etxebarrin Zubieta eta Pablo Berasaluze mendean hartuta (22-15).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Altuna III.ak eta Merinok ustekabeko galanta eman dute Binakako Txapelketako 4. jardunaldian, Labriten jokatutako partidan Irujori eta Barriolari irabazita (22-19).
Jokin Atunak Xala ordezkatu du berriro ere, eta Miguel Merinok bere anaia Daviden lekua hartu du. Neurketa serioa jokatu dute, eta egungo txapeldunak gainditu dituzte.
Norgehiagoka parekatua izan da ia amaierara arte (19-19), baina partidako azken hiru tantoak urdinenak izan dira, eta garaipena erdietsi dute. Gauzak horrela, txapelketako aurreneko puntua lortu dute.
Ezkurdiak eta Zabaletak, lautik lau
Bikoteak laugarren puntua erdietsi du, Etxebarrin Zubieta eta Pablo Berasaluze mendean hartuta (22-15).
ETB1ek eta eitb.eus-ek Olaizola II-Beroiz / Artola-Albisu neurketa eskainiko dute igande honetan, zuzenean Zumarragatik.