Kargatzen...
Itxi

Labriten

Aurreneko puntua lortu du Olaizola-Beroiz bikoteak (22-20)

Erredakzioa

Bikoteak txapelketako bere lehen puntua eskuratu du, neurketa zirraragarri batean, Bengoetxea-Aretxabaleta gaindituta.

Olaizolak eta Beroizek partida iraultzea lortu dute. EiTB.

Aimar Olaizola eta Mikel Beroizek aurreneko puntua lortu dute Binakako Txapelketan, Labrit pilotalekuan jokatutako norgehiagokan Bengoetxea eta Aretxabaleta gaindituta (22-20).

Partida parekatua izan da azken unera arte. 18-11ko markagailuarekin ziren nagusi urdinak, baina suspertu egin da Aimar partidari buelta eman dio.

Igande honetan zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Berasaluze-Zubieta / Altuna III-Merino neurketa (17:00etatik aurrera). Jokin Altunak Xala lesionatuaren ordez jokatuko du.

Albisteak (1)