6. jardunaldia
Garaipen erraza eskuratu dute Irujok eta Barriolak (22-7)
Erredakzioa
Bikoteak txapelketako hirugarren puntua lortu du, Hendaiako neurketan Retegi Biri eta Rezustari irabazita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Irujok eta Barriolak hirugarren puntua erdietsi dute Binakako Txapelketan, Hendaian jokatutako neurketan Retegi Biri eta Rezustari irabazita (22-7).
Gorriak hasieratik nagusitu dira, eta partida hasi bezain pronto 12-1eko aldea eskuratu dute. Irujok erraz egin ditu tantoak, eta Julen Retegik ezer gutxi egin ahal izan du.
Larunbat honetan Olaizola II-Beroiz eta Altuna II-Merino bikoteek neurtuko dituzte indarrak Logroñoko Adarragan, eta Labriten Bengoetxea-Aretxabaleta eta Ezkurdia-Zabaletaeta izango dira aurrez aurre. Igandean, Berasaluze II-Zubieta eta Artola-Albisu bikoteen txanda izango da (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera).