Kargatzen...
Itxi

Adarragan

Jokin Altunak eta Miguel Merinok ezustekoa eman dute

Erredakzioa

Xala eta Merino II.aren ordezkoek Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz gainditu dituzte (22-9). Ezkurdiak eta Zabaletak, bestalde, seigarren garaipena eskuratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat honetan seigarren jardunaldiko bi partida jokatu dira Binakako Txapelketan.

Labrit pilotalekuan, Ezkurdiak eta Zabaletak seigarren garaipena eskuratu dute Bengoetxea VI.ari eta Aretxabaletari irabazita (22-7).

Adarragan, bestalde, Altuna III.a eta Merino I.arentzat izan da garaipena. Xala eta Merino II.aren ordezkoek Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz gainditu dituzte (22-9). Garaileek bigarren puntua erdietsi dute, eta Aimarrek eta Beroizek bat baino ez dute.

Igande honetan zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Berasaluze II ? Zubieta vs Artola ? Albisu norgehiagoka.

Albisteak (1)

Bideoak (1)