Kargatzen...
Itxi

6. jardunaldia

Berasaluze-Zubieta bikoteak bigarren postua sendotu du

Erredakzioa

22-12 irabazi dute Artolaren eta Albisuren kontra eta txapelketako laugarren puntua eskuratu dute.

Berasaluze eta Zubieta

Binakako Txapelketako seigarren jardunaldia bukatu da Berasaluze eta Zubieta bikotearen garaipenarekin Artola eta Albisuren kontra. Huts asko egon dira neurketan eta azkenean akats gutxien egin duen bikoteak irabazi du.

Gauzak horrela lidergoan Ezkurdia eta Zabaleta daude sei garaipenekin sei partidetan eta bigarren Berasaluze-Zubieta, lau punturekin.

Markagailua: 0-0 / 8-0 / 8-1 / 9-1 / 9-2 / 10-3 / 14-5 / 15-6 / 16-7 / 18-7 / 20-8 / 20-12 / 22-12

6. JARDUNALDIA

1. Ezkurdia-Zabaleta 6-0
2. Berasaluze-Zubieta 4-2
3. Oinatz-Aretxabaleta 3-3
4. Artola-Albisu 3-3
5. Irujo-Barriola 3-3
6. Retegi Bi-Rezusta 2-4
7. Xala-Merino 2-4
8. Olaizola-Beroiz 1-5

roiz 1-5

Albisteak (3)