7. jardunaldia
Garaipen biribila lortu dute Artolak eta Albisuk Bergaran (22-7)
Erredakzioa
Bikoteak txapelketako laugarren puntua eskuratu du, Julen Retegi eta Miguel Merino gaindituta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Artolak eta Albisuk Retegi BI-Merino bikotea gainditu dute (22-7) Bergaran jokatutako Binakako Txapelketako 7. jardunaldiko partidan, eta laugarren puntua eskuratu dute.
Urdinak hasieratik izan dira jaun eta jabe eta tanto gehienetan nagusitu dira. Miguel Merinok partida kaskarra jokatu du.
Garaipen honekin, sailkapen nagusiaren aurreneko postuetan kokatu dira Artola eta Albisu, eta Retegi BI-Merino bikoteak, ordea, birekin jarraitzen du.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Martinez de Irujo-Barriola / Urrutikoetxea-Beroiz norgehiagoka (17:00etan).