Labriten
Artolak eta Albisuk bosgarrena lortu dute (22-11)
Erredakzioa
Urdinak hasieratik nagusitu dira eta merezitako garaipena erdietsi dute Urrutikoetxearen eta Ibai Zabalaren kontra.
Artolak eta Albisuk bosgarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan Labriteko neurketan Urrutikoetxeari eta Ibai Zabalari irabazita (22-11).
Urdinak hasieratik nagusitu dira eta merezitako garaipena erdietsi dute. Olaizola II.aren eta Beroizen ordezkoak puntu bakarrarekin daude.
Igandean Martinez de Irujo-Barriola / Xala-Merino II (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera) eta Bengoetxea-Untoria / Retegi BI-Rezusta.