Kargatzen...
Itxi

9. jardunaldia

Berasaluzek eta Zubietak 0-8koa iraulita erdietsi dute garaipena

Erredakzioa

Hasiera kaskarra izan dute Berasaluzek eta Zubietak, halere, azken unera arte borrokatu dute garaipena eskuratzeko Urrutikoetxea eta Untoria bikotearen kontra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko Bizkaia pilotalekuak hartu du Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko bigarren neurketa.

Aurrez aurre Berasaluze-Zubieta eta Urrutikoetxea-Untoria, azken bi hauek Olaizola-Beroiz bikotearen ordezkoak.

Neurketaren hasieran ordezko pilotarien erakustaldia eta 0-8koa markagailuan, eta ez hori bakarrik, 11-19a ere lortu dute markagailuan, baina hortik aurrera neurketa guztiz aldatu da. Sailkapeneko bigarren postuan dauden Berasaluzek eta Zubietak markagailua iraultzeko denbora izan dute txapelketako zazpigarrena lortuz.

Berasaluze-Zubieta / Urrutikoetxea-Untoria (Olaizola-Beroiz):

Partida tantoz tanto: 0-0, 0-8, 6-8, 6-12, 8-12, 9-15, 9-18, 11-18, 11-19, 13-19, 13-20, 18-20, 18-21, 20-21 eta 22-21

9. JARUNDLADIA

1. Ezkurdia-Zabaleta 7-2 (+59)
2. Berasaluze-Zubieta 7-2  (+16)
3. Irujo-Barriola 6-3 (+37)
4. Artola-Albisu 5-3  (+44)
5. Oinatz-Aretxabaleta 3-4 (-7)
6. Xala-Merino 2-6 (-37)
7. Retegi Bi-Rezusta 2-5 (-42)
8. Olaizola-Beroiz 1-8 (-70)

)

Albisteak (1)

Bideoak (3)