10. jardunaldia
Urrutikoetxea eta Untoria, nagusi Astelenan (22-17)
Erredakzioa
Olaizola II.aren eta Beroizen ordezkoek Xala eta Merino hartu dituzte mendean, garrantzirik gabeko partidan.
Urrutikoetxeak eta Untoriak (Olaizola II.aren eta Beroizen ordezkoak) osatutako bikoteak Xala eta Merino hartu ditu mendean (22-17) Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan.
Garrantzirik gabeko neurketa izan da, bikote biek ez baitzuten aurrera egiteko aukerarik. Urrutikoetxea izan da partidako pilotaririk onena.