Itxi

9 garaipen

Pablo Berasaluze eta Zubieta, finalerdietan

Erredakzioa

Bengoetxea eta Untoria gainditu ditu Zubietak, Elezkanorekin batera, Bilbon  eta hurrengo kanporaketarako txartela ziurtatu du. Labriten, Urrutikoetxea eta Beroiz nagusitu dira (22-17).

Zubieta-Berasaluzeren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta Binakako Txapelketako finalerdietan dira. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan, Bengoetxea eta Untoria gainditu ditu Zubietak (22-19), Elezkanorekin batera, eta hurrengo kanporaketarako txartela ziurtatu du. Oinatzi eta Aretxabaletari, bestalde, asko zaildu zaie finalerdietarako txartela lortzea.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Retegi BI-Rezusta / Artola-Albisu neurketa (17:00etatik aurrera, Beasaindik).

Urrutikoetxea eta Beroiz, nagusi Labriten

Urrutikoetxeak eta Beroizek Irujo-Merino bikotea gainditu dute (22-17) Iruñean, eta hirugarren puntua eskuratu dute.

 

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)