Itxi

13. jardunaldia

Artolak eta Albisuk finardietarako hirugarren txartela lortu dute

Erredakzioa

22 eta 16 gailendu zaizkie Ezkurdiari eta Zabaletari Zestoan jokatutako partidan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Artola eta Albisu Binakako Txapelketako finalediak jokatuko dituen hirugarren bikotea da, ostiralean, Zestoan, Ezkurdia eta Zabaletari 22 eta 16 gailendu ostean. Ezkurdia eta Zabaleta ere finalerdietarako sailkatuta daude jada.

Ondorioz, finalerdietarako txartel bakarra geratzen da joakoan.

Iñaki Artolarentzat arrakasta handia da finalerdietan egotea, izan ere, aurtengoa Binakakoan jokatzen duen lehen aldia da.

Irabazleak oso serio aritu ziren hasieratik, eta lehen minutuetan izan ezik, aurretik izan ziren markagailuan.

Pilota asko eta ondo jo zuten, tanto gehienen kontrola hartuta, eta errematean hobeto arituta.

Partida orekatuta egon zen amaiera arte; orduan, Artolaren erremateek aldea zabaldu zuten markagailuan urdinen alde. Zortzigarren puntua da Artolarentzat eta Albisurentzat. Azken jardunaldia lasai asko jokatuko dute, finalerdietarako txartela poltsikoan dutela.

Albisteak (3)

Bideoak (1)