Finalerdietako ligaxka
Aurreneko puntua Bengoetxea-Untoria bikotearentzat
Erredakzioa
Berasaluze eta Zubieta hartu dituzte mendean (22-9) Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan.
Oinatz Bengoetxeak eta Alvaro Untoriak aurreneko puntua eskuratu dute Binakakoaren finalerdietako ligaxkan. Bikoteak Berasaluze II.a eta Zubieta gainditu ditu (22-9) Bizkaia pilotalekuan jokatutako neurketan.
Urdinek partida ona jokatu eta merezitako garaipena eskuratu dute. Bengoetxea bikain aritu da erasoan zein atzean.
Igandean Ezkurdia - Zabaleta eta Artola - Albisu bikoteen txanda izango da, Atano III.ean (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera).