Kargatzen...
Itxi

Finalerdietako ligaxka

Bengoetxea VI.a eta Untoria, finaletik gertu

Erredakzioa

Bikoteak Ezkurdia eta Zabaleta gainditu ditu (22-18) Labriten jokatutako partida zirraragarrian.

Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EITB

Bengoetxea VI.ak eta Untoriak bigarren puntua lortu dute Binakako txapelketaren finalerdietako ligaxkan. Bikoteak Ezkurdia eta Zabaleta gainditu ditu (22-18) Labriten jokatutako partida handian.

Neurketa zirraragarria izan da, eta zaleek gozatua hartu dute. Garaipena gorriek erdietsi dute, eta dena alde dute apirilaren 26ko finalerako sailkatzeko.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Berasaluze II - Zubieta eta Artola - Albisu bikoteen arteko neurketa (17:00etatik aurrera).

 

Albisteak (2)