Itxi

Labrit pilotalekuan

Binakakoa: Titin eta Pascual oraindik ere sinistu ezinik (22-21)

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Titin eta Pascualek garaipen garrantzistu bat lortu dute zirraraz beteriko partida batean. Irujok eta Beroizek zaila daukate finalean sartzea.

Titinek eta Pascualek 22 eta 21 irabazi dute Irujo eta Beroizen aurka gaur Labriten jokatu duten txapelketako partida. Emaitza honekin Irujo eta Beroiz ia-ia finalean izateko aukerarik gabe gelditu dira.

Partida beroa. Irujo eta Beroizek partida irabazita izan dute baina azkenean lo hartu eta garaipena Titin eta Pascualentzat izan da.

Bihar Eibarren, Xala eta Zubieta Gonzalez eta Laskurainen aurka neurtuko dira. Nagusi denak finala oso gertu izango du.