Apirilaren 10ean
Bilbon jokatuko da Binakako Txapelketako finala
Erredakzioa
Enpresen Ligak jakinarazi duenez, Bizkaia Frontoian jokatuko da final handia, apirilaren 10ean, atzerapenik ezean.
Enpresen Ligak astelehen honetan jakinarazi duenez, Binakako Txapelketako finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da. Final handiaren data apirilaren 10erako dago iragarita, atzerapenik ezean.
Bestalde, Iruñean, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Eibarren jokatuko dira finalerdietako ligaxkako sei partidak. Asteburu honetan hasiko dira finalerdietako partidak jokatzen. Lehen jardunaldirako Bengoetxea VI eta Albisu baja izango dira. Ondorioz, Victor izango da Oinatz Bengoetxearen ordezkoa eta Ander Imazek jokatuko du Albisuren ordez.