Itxi

16-10

Olaizola-Urrutikoetxearentzat Binakako txapela, Irujo lesionatu ostean

M. D. | eitb.eus

Leer en Castellano

Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak irabazi dute Binakako Txapelketa, aldeko 16-10 markagailuarekin. Juan Martinez de Irujo lesionatu egin da eta ezin izan du partida jokatzen jarraitu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ezohiko final batean irabazi dute Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Binakako Txapelketa. Juan Martinez de Irujo gorrien hamaikagarren tantoan lesionatu da, 10na zirela, eta partida uztea erabaki du 16-10ko markagailuarekin.

Bilboko Bizkaia pilotakuan jokatu den finalaren osteko aurpegiak ez da arruntena izan. Ez da izan lesionatu den Juan Martinez de Irujok, ezta Beñat Rezusta debutariak ezta irabazleek ere ez desiatutako finala izan.

10eko berdinketara arte, sei aldiz jarri dira ados bi bikoteak (1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 6-6, 9-9 eta 10-10). Momentu horretan gertatu da partidako jokaldirik erabakigarriena.

Ordura arte, hasieran atzelariak nekatzen saiatu diren arren, Rezustak irudi ona eman du. Aimarrek Irujoren hasierako bultzadari erantzuna eman dio. Azken bi tantoak aurrelarien gantxo bikainak izan dira.

Juanek ezin izan du Aimarren gantxoa altxatu, eta min hartu du eskuin eskuko erdiko atzamarrean. Aldageletara joan da, eta gero ezinean ibili da gorrien 16. tantora arte.

Aldageletara bigarrenez joan eta gero, ezin izan du jarraitu. Aimar Olaizolak bere hamalaugarren txapela eskuratu du, Irujok baino bat gehiago, eta Mikel Urrutikoetxeak hirukoa lortu du.

Tantoak: 0-1, 2-1, 2-3, 3-3, 3-6, 4-6, 6-6, 6-7, 6-9, 9-9, 9-10, 16-10.

Albisteak (1)

Bideoak (4)