Bizkaia pilotalekuan
Binakakoaren finala apirilaren 9an jokatuko dute, Bilbon
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, Abel Barriolak maiatzaren 6an jokatuko du bere azken partida, eta Buruz buruko txapelketa apirilaren 13an hasiko da.
2017ko Binakako Txapelketako finala apirilaren 9an jokatuko da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Asegarce eta Aspe enpresek aditzera emandakoaren arabera.
Aurreko fasea bukatu eta lehen lau postuetan sailkatzen diren bikoteek finalerdietako ligaxka jokatuko dute martxoaren 12an, 19an eta 26an, eta, horren ostean, bi onenak final handian neurtuko dituzte indarrak.
Abel Barriolaren agurra
Bestalde, Abel Barriolak maiatzaren 6an jokatuko du bere azken partida, 19 urte profesionaletan eman eta gero. Labriten jokatuko du leitzarrak.
Buruz Burukoa, apirilean
Buruz Burukoari dagokionez, txapelketa apirilaren 13an hasiko dela iragarri dute enpresek, eta 16 pilotarik hartuko dute parte, zortzi enpresa bakoitzetik.